Hemen Gatoz 56. zenbakia - Langile Ikastola

bitu, oso zikina dago eta. 2.- Erreka arrain txikiz ... Limpiar el lago de Santa Bar- bara, que está muy .... oso prozesu luzea eta ahalegin- tsua da, familiarekin hasi ...
3MB Größe 38 Downloads 114 vistas
hemen gatoz

56

Gelaburuak Irakasleen batzordeak Agenda 21 Jarrera arduratsuak

2012ko uda LANGILE ikastola

Lodosako ikastolari laguntza Euskal eskola publiko berriaren jaia Arte Hezkuntza LH5 eta LH6an Pedagogia mailaz maila

editoriala

HEMEN GATOZ

UDA 2012

Ikasturte honetan, Santa Barbaran DBH4 egiten ari diren ikasleak izango dira azkenak Langilen bi urterekin hasi eta DBH4 bukatu arte bertan aritu direnak. Garai baten bukaera denez, iruditu zaigu merezi duela ikastolaren DBHko bilakaerari tarte hau ematea, baita aldizkari honetan beraien ekarpenei ere. 1996-97 ikasturtean, eta garaiko erreforma zela medio, DBHak sortzeko agindua etorri zen. Ordura arte, OHOko ikastetxea zen ikastola. Aldaketarekin batera, ezjakintasuneko garaiak izan ziren, ez baitzegoen batere garbi zenbat DBH publiko jarriko zituen martxan Eusko Jaurlaritzak Hernanin. Azkenean, eskatutako guztiei eman zitzaien baimena, eta baita kokalekuak ere. Langileren DBHri ordura arte Santa Barbara eskola zenaren eraikina suertatu zitzaion. Egokitze lan ugariren ondoren (han egon zen beste behin ikastolako komunitate osoko ordezkaritza: guraso, irakasle, ikasle…) tokia taxutu zen. DBHak Lehen ziklo osoarekin jarri ziren martxan, hau da, DBH1 eta DBH2; eta Ikastolako Lehen Hezkuntzatik zetozen irakasleak izan ziren, ikasturte horretan behintzat, hasiera eman ziotenak. Handik hona, makina bat gora-behera, esperientzia eta bizipen izan dugu bertan langile, guraso edo ikasle izan garenok; gehienenak pozez gogoratzekoak; bakar batzuk, ahazteko modukoak. Gera gaitezen lehenengoekin, eta pentsa dezagun ahalegin guztiak egin ditugula amets bat errealitate bihur zedin.

2

56. zenbakia. 2012ko ekaina

2. EDITORIALA 3. AURKIBIDEA 4. GELABURUEN TXOKOA 6. BATZORDEAK L@s alumn@s que este curso están en DBH de Santa Bárbara serán los últim@s que habiendo comenzado en Langile con dos años acaben DBH en la Ikastola. Siendo el fin de una etapa, nos ha parecido que merece la pena hacer un poco de historia en lo referente a la DBH, así como recoger en este número de Hemen Gatoz sus aportaciones. Langile BHI comenzó el curso 1996-97 con la reforma que supuso el fin de la EGB. Este primer curso comenzó con 1º y 2º de DBH, con l@s profesor@s y alumn@s de la ikastola que estaban en los dos últimos cursos de EGB. A Langile le correspondió el edificio de Santa Bárbara.

8. AGENDA 21 10. JARRERA ARDURATSUAK 9-11 URTE ARTEAN 12. ARTE HEZKUNTZA 16. EUSKAL ESKOLA PUBLIKO BERRIAren EGUNA 17. LODOSAko IKASTOLAri LAGUNTZA 18. DBH 20. PEDAGOGIA MAILAZ MAILA

Durante estos dieciséis años las vicisitudes, vivencias y experiencias han sido múltiples y variadas para los que hemos sido trabajador@, padresmadres o alumn@s. Quedémonos con lo positivo y con la sensación de que lo intentamos hacer todo lo mejor que pudimos. hemen gatoz

3

gelaburuak GELABURUAK BEHAR DIRA

UN GELABURU POR CADA AULA

Ikasturte hau amaitzear dago eta gurean egindako lanak ekarri nahi dizkizuegu. Aurten gelaburuen taldea nahiko ttukuna izan bada ere, zuen beharra dugu gela guztietan gelaburu bat izateko. ANIMATU ZAITEZTE !!!!!!!!!

Os enumeramos los trabajos realizados durante este último curso. Aunque este año el grupo ha sido nutrido, os recordamos que hace falta que haya un gelaburu por cada aula. ¡Animaos! FUNCIONAMIENTO

GELABURUEN FUNTZIONAMENDUA Gai honi ere gure tartea eman izan diogu gurean. Gure bilerak, ahal den neurrian, eraginkorrak eta funtzionalak izan daietezen hainbat aldaketa proposatu eta onartu egin dira. EGUERDIKO ORDUTEGIA Gai honek lan handia eman digu batzarra baino lehen geletara behar bezala eraman behar zelako batzarrean denon artean honen aplikazioa onartzeko ala ez. Jangela batzordekideak eta jangelako langileak ere etorri izan ziren honi buruz zuten iritzia eta hausnarketa mahai gaineratzeko. Gaiaren garrantzia ikusirik, martxoan burutu behar zen batzar orokorra atzeratzea erabaki izan genuen. Batzarra baino lehenago, gai hau eraman zen geletara guraso guztiok bozketan parte hartzeko behar genuen informazioa izateko.

Hemos debatido y aprobado una serie de propuestas para que las reuniones sean mas funcionales y efectivas. HORARIO DEL MEDIODÍA Es un tema en el que hemos trabajado mucho, pues había que plantearlo bien en las aulas, antes de llevarlo a la Asamblea General para tomar una decisión. En las reuniones han participado también las trabajadoras de comedor, así como miembros de la Comisión correspondiente, que han dado su opinión sobre el tema. La importancia del tema, nos obligó a retrasar la Asamblea General que, en principio, debía de celebrarse en marzo. Antes de la mencionada Asamblea, el tema se llevó a las aulas, para que a la hora de tomar la decisión, todo el mundo tuviera la suficiente información sobre el mismo. MATRICULACIÓN DEL CURSO 2012/13

2012-13 IKASTURTEKO MATRIKULAZIOA 2 urteko 71 ikasle izango dira. Ikastolako matrikulaziotik kanpoan gelditutako familia guztiak sare publikoan izango dute tokia, Delegazioak erratioz gaineko %10 ezarri digutelako. Gure kasuan: emandako baja bat IRPFa gaizki aplikatutako erreklamazioarekin bete dute,beraz. 2 gehiago. Delegazioak herriko ikastetxeetan eta Udalean informazio ezberdinak eman ditu eta burutu duen erabakia ez doa esandakoarekin bat.

Habrá 71 alumnos/as de 2 años. Todas las matrículas recibidas tendrán cabida en la red pública, debido a que la Delegación ha aumentado el ratio por aula en un 10%. En nuestro caso, habrá 2 alumnos/as más. La Delegación ha dado diferente información en los centros y en el Ayuntamiento, y las medidas adoptadas no están de acuerdo con lo que se nos había comunicado. AGENDA 21

AGENDA 21 Datorren ikasturteko egitasmoa onartu zen: Bioaniztasunaren inguruko jarraipena.

Se han aprobado los objetivos para el curso que viene: seguiremos con el tema de la biodiversidad. ASAMBLEA GENERAL

BATZAR OROKORRA Azkenean, maiatzaren 23an egin izan genuen: Aurtengo balantze ekonomikoa eta hurrengo urteko aurrekontuak aurkeztu eta onartu ziren. Azpiegitura batzordekideek eraikin berrian egin behar diren obrak azaldu zituzten. Hezkuntza sailak ez ditu egin behar eta guk horien beharrean gaude, beraz, dirua dugunez, egitea proposatu eta onartu egin zen. Azkeneko gaia eguerdiko ordutegiaren proposamenaren azalpena eta bozketa izan zen. Hau ere onartu egin zen.

4

56. zenbakia. 2012ko ekaina

Se celebró el 23 de mayo. Se presentaron y aprobaron el balance de 2011 y el presupuesto de este año. La comisión de infraestructura informó sobre la necesidad de las obras a realizar en el edificio nuevo. La Delegación se niega a hacerlas por motivos económicos, y puesto que disponemos de los fondos necesarios, se decidió acometer las citadas obras por nuestra cuenta. El último tema fue el del horario del mediodía. Tras el debate, se sometió a votación y fue aprobada la propuesta.

hemen gatoz

5

Batzordeak Irakasleen Koordinadora eta Pedagogia batzordeak

A

ipatu bi batzordeak irakasleez daude osatuta. Batek, Koordinadorak, zuzendaritza administratiboaren funtzioak betetzen ditu; eta besteak, Pedagogia batzordeak, zuzendaritza pedagogikoarenak. KOORDINADORA BATZORDEA Ikastolako zuzendariaz gain, ikasketa buruak, idazkariak, Meabeko irakasle ordezkari batek, eta Laubidietako ordezkari batek hartzen dute parte. Batzorde hau astero biltzen da. Eta dituen betebehar garrantzitsuenak honako hauek dira: • Ikastetxeko zuzendaritza eta zentroen (Meabe eta Laubidieta) arteko koordinazioaren ardura. • Klaustroa eta Gelaburuen batzordearen arteko lotura egitea. • Gelaburuen batzordearen eta Klaustroaren gai ordenak eta aktak jasotzea. • Ikastolako batzorde guztien lana koordinatzea, Gelaburu koordinatzaile taldearekin batera. • Eskola komunitateak hartutako erabakiak bideratzea. • Beste erakunde eta organismoekin (Udala, Hezkuntza saila, Sortzen-Ikasbatuaz, sindikatuak...) harremanak izatea. • Dokumentu ofizialak betetzea (ikasleen zerrendak, eskariak, irakasleei dagozkionak...). • Irakasleen plangintza aurreikustea, eta lanpostuen zerrenda zehaztea. • Matrikula kanpainaren jarraipena egitea. • Familiei bidali beharreko oharrak bideratzea. • Prentsarekin harremanak izatea.

6

56. zenbakia. 2012ko ekaina

PEGAGOGIA BATZORDEA* Ikasketa buruak, ziklo bakoitzeko ordezkari banak (HH 1. zikloa, HH 2. zikloa, LH 1. zikloa, LH 2. zikloa eta LH 3. zikloa), Hezkuntza Premia Berezien taldeko irakasle batek eta zuzendariak hartzen dute parte. Batzorde hau ere astero biltzen da, eta Hezkuntza Proike-

Ikastolako zuzendaria, ikasketa burua, idazkaria, Meabeko irakasleen ordezkari bat eta Laubidietako ordezkari bat daude Koordinadora batzordean.

Zuzendaria, ikasketa burua, ziklo bakoitzeko ordezkari bana eta Hezkuntza Premia Berezien taldeko irakasle bat daude Pedagogia batzordean.

tuaren arlo pedagogikoarekin lotura duten gaien koordinazio ardura du. Honako eginkizun hauek betetzen ditu: • Ikastolara iristen den pedagogia mailako informazioa zabaldu, ikasleei nahiz irakasleei zuzendutakoa. • Ziklo eta tailerren arteko informazioa bildu, aztertzeko gaiak bideratu, eta horien jarraipena egin. • Kantuz Musika-eskolako irakasleekin koordinazioa egin. • Klaustroan gai pedagogikoak gidatu: - Sortzen diren gai berrietan (Dekretuak, proiektuak...) lehentasunak markatu eta bideratu. - Ikasleen taldekatze irizpideak zehaztu. - Ikasleen Eskola-historia kudeatu. - Gela-bileretan ikasketa prozesu orokorraren azalpena ziurtatu. - Matrikula berriak eta aniztasunaren trataera zehaztu. • Hurrengo ikasturteari begira irakasleen plangintza egin. • Irakasle berriei ikastolaren proiketu eta metodologiaren trasmisioa bideratu. • Irakasleen ordutegia zehaztu. • Praktikako ikasleen gaia kudeatu. • Guraso eta irakasleei zuzendutako hitzaldiak bideratu. • Hartutako erabakien jarraipena egin. *Batzorde honek beste bi lantalde ditu: HHko Pedagogia batzordea eta Curriculum batzordea. Lehenak Haur Hezkuntzarekin lotura duten gaien jarraipena egiten du, eta bigarrenak Curriculumaren gaia aztertu eta horretan sakontzeko ardura du.

Coordinación y comisión pedagógica

E

stas dos comisiones están integradas sólo por maestros/as. La Coordinadora desempeña las funciones de dirección administrativa. Y la Pedagógica, la de dirección pedagógica. LA COORDINADORA DE MAESTROS/AS Además de la directora, está formada por la jefa de estudios, la secretaría, una representante de Meabe y otra de Laubiedieta. Esta comisión se reúne todas las semanas. Y cumple las siguientes funciones: • La dirección de la ikastola y la coordinación de los centros (Meabe y Laubidieta). • Coordinar la relación entre la comisión de Gelaburus y el Claustro. • Preparar los órdenes del día y recoger el acta de la comisión de Gelaburus y del Claustro. • Coordinar el trabajo de todas las comisiones de la ikastola, conjuntamente con los coordinadores de la comisión de Gelaburus. • Dar curso a las decisiones tomadas en la comunidad escolar. • Tener relación con otras instituciones y organismos (Ayuntamiento, Consejería de Educación, Sortzen-Ikasbatuaz, sindicatos…). • Rellenar todos los documentos oficiales (listas de alumnos, solicitudes, los relacionados con los/las maestros/as….). • Prever la planificación del número de maestros/as, y concretar la relación de puestos de trabajo. • Realizar el seguimiento de la campaña de matriculación. • Encauzar las circulares que hay que enviar a las familias. • Tener relación con la prensa.

Las comisión de Coordinación y la comisión pedagógica están integradas sólo por profesores y profesoras. La Coordinadora desempeña las funciones de dirección administrativa. Y la comisión pedagógica las de la dirección pedagógica.

COMISIÓN DE PEGAGOGÍA* Son miembros la jefa de estudios, una representante de cada ciclo (1er ciclo de Infantil, 2º ciclo de Infantil, 1er ciclo de Primaria, 2º ciclo de Primaria, 3er ciclo de Primaria), una representante del grupo de maestros/as de alumnos con necesidades educativas especiales y la directora. Esta comisión también se reúne todas las semanas. Tiene la responsabilidad de coordinar todos aquellos temas que tengan relación con la parte pedagógica del Proyecto Educativo de la ikastola. Sus funciones

principales son las siguientes: • Encauzar toda la información de nivel pedagógico dirigida al alumnado y al profesorado. • Recoger la información de los ciclos y talleres, encauzar los temas a analizar, y hacer su seguimiento. • Coordinar la relación con los educadores de Kantuz MusikaEskola. • Dirigir los temas pedagógicos del Claustro: - En los temas nuevos que surgen (Decretos, proyectos, etc.). - Concretar los criterios para confeccionar los grupos del alumnado. - Gestionar la Historia Escolar del alumnado. - Asegurar que en las reuniones de aula se expondrá todo el proceso educativo. - Las nuevas matrículas y el tratamiento de la diversidad. • Confeccionar la planificación del profesorado para el curso siguiente. • Encauzar la transmisión al profesorado nuevo de la información relativa al Proyecto Educativo y la Metodología. • Concretar el horario del profesorado. • Gestionar el tema de los alumnos en prácticas. • Gestionar las charlas para padres y educadores. • Hacer el seguimiento de las decisiones tomadas. * Esta comisión cuenta con otros dos grupos de trabajo: la comisión pedagógica de Infantil y la comisión del Curriculum. La primera hace el seguimiento de los temas relacionados con Infantil, y la segunda analiza y profundiza en el tema del Curriculum.

hemen gatoz

7

Pedagogia gaiak Eskola Agenda 21

2011-2012

Biodibertsitatea eskolan lantzen

I

kasturte hasieratik asko ikasi dugu elkarrekin, eta gure ikastolako ingurua aberasten eta hobeto zaintzen saiatu gara. Maila bakoitzak bere ingurua aztertu du, eta ekintza batzuk proposatu ditu: batzuek lorategiak apaindu dituzte, besteek erreka garbitu eta animaliez hornitu dute (zapaburuak, igelak, uhandreak…); beste batzuek txorientzako egurrezko habiak jarri dituzte, baratza landu dute, konpostagailuak erabili dituzte, zuhaitzak zaindu, etab. IKASTOLEN ARTEKO FOROA maiatzaren 9an izan zen, eta Biterin Hernaniko eskola ezberdinetako ikasleak bildu ginen, ikasi genuena azaltzeko, gure eskoletan hartutako konpromi-

8

56. zenbakia. 2012ko ekaina

soak besteei kontatzeko, eta udalari zein eskaera egin adostu eta elkar jartzeko. UDALEKO FOROA, ekainaren 6an izango dugu. Seigarren mailakoek ezingo dute parte hartu, Arlazonen izango baitira, ikasturte bukaerako irteeran. Beraien eskaerak besteen artean banatuko ditugu. Hara gure ikastolan atera diren zenbait proposamen: 1.- Santa Barbarako aintzira garbitu, oso zikina dago eta. 2.- Erreka arrain txikiz birpopulatu behar dutenean, eskolei txandaka dei egin, lagundu eta ikasi dezagun. 3.- Urumea ibaia garbitzeko, eta landare inbaditzaileak kentzeko, boluntario egunak antolatu.

4.- Zuhaitzen izenak ezagutzeko txartelak jarri parkeetan. 5.- Nire Borda parkean, txoriak babesteko eta habiak egiteko egurrezko kutxak jarri, eta putzua garbitu. 6.- Hernanin galtzeko arriskuan dauden animalia eta landareen katalogoa, edo informazioa eskoletara bidali. Datorren urtean gai berdinarekin jarraituko dugu, zein ekintza berri egin pentsatu beharko dugu, eta hasitako ekintzak eta konpromisoak bete. Aurtengoz nahiko egin dugu, eta ekintzak eginez ongi pasatu dugu. Zuek ere zaindu gure natura, denon artean bizitzeko inguru atsegin eta sanoa lortu dezagun!!

Trabajando la biodiversidad en la escuela

D

esde el comienzo del curso hemos aprendido mucho juntos, y hemos procurado enriquecer y cuidar nuestro entorno. Cada nivel ha analizado su entorno, y ha hecho diferentes propuestas: algunos han embellecido los jardines, otros han limpiado el riachuelo, y lo han poblado de pequeños animales (renacuajos, ranas, tritones...); algunos han instalado nidos en los árboles, han trabajado en la huerta, han aprendido a utilizar la compostadora, han cuidado los árboles, etc. El 9 de mayo se celebró el FORO INTERSECOLAR, en el que nos reunimos las diversas escuelas de Hernani para dar a conocer la labor realizada por cada centro, para poner en común los com-

promisos adquiridos, y para acordar entre todos las propuestas a realizar al ayuntamiento. El 6 de junio celebraremos el FORO MUNICIPAL. En el mismo no podrán tomar parte las y los alumnos de 6º, pues estarán en Arlanzón. Pero llevaremos sus propuestas a la reunión. Las ideas que han surgido en nuestra escuela son las siguientes: 1.- Limpiar el lago de Santa Barbara, que está muy sucio. 2.- Pedir que se nos llame a las escuelas cuando vayan a repoblar los ríos, para ayudar en la labor y aprender cómo se hace. 3.- Organizar jornadas de voluntarios para limpiar el río Urumea y eliminar las plantas invasoras.

4.- Poner en los parques carteles que indiquen los nombres de los árboles. 5.- Colocar nidos en el parque Nire Borda, y limpiar el estanque. 6.- Solicitar que se envíe a las escuelas el catálogo de especies animales y vegetales en peligro de extinción de Hernani. El año que viene continuaremos con los mismos temas. Tenemos que pensar nuevas actividades y cumplir los compromisos adquiridos durante este curso. Por este año ha sido suficiente, y lo hemos pasado muy bien. ¡Entre todos/as tenemos que conseguir un entorno sano y agradable, cuidando para ello la naturaleza!

hemen gatoz

9

Pedagogia gaiak 9-11 urte bitartean jarrera arduratsuak garatzen

M

aiz ondoko hauek bezalako hitzak entzuten dira haurren inguruan: "Ez du ezer egiten." "Guztia ahaztu egiten zaio." "Gain-gainean ez banago, ez du ikasten." "Bere gela hankaz gora dago." Egoera hauek gertatzen badira, arrazoia izan daiteke haurrei ez zaiela biderik eman euren adinari dagozkion jarrera arduratsuak ikasteko; edo, bestela, euren ezaugarriengatik, dagozkien erantzukizunak ez dituztela beren gain hartu nahi. Bi arrazoik eraman gaituzte artikulu hau prestatzera: alde batetik, ematen diren egoera askotarikoak; eta, bestetik, hezkuntzako alderdi honek haurren oreka pertsonalerako duen garrantziak. Halaber, portaera arduratsuak bereganatzeko prozesuaren barruan azterketa eta gogoetarako bidea zabaltzea nahi dugu. Pertsona heztea pertsonari independentea izaten, bere kabuz moldatzen, erabakiak hartzen eta askatasunaz baliatzen laguntzea da; baina hori guztia oso prozesu luzea eta ahalegintsua da, familiarekin hasi eta eskolan eta gizarteko beste giro batzuetan jarraitzen duena. Erantzukizuna pertsona bakoitzak dagozkion ekintzen eta erabakien ardura bere gain hartzeko gaitasuna da, norberaren onura ez ezik, besteena ere bilatuz. Haurrek egiten, pentsatzen eta erabakitzen dutenaren emaitzak onartzen ikasi behar dute. Inor ez da arduratsu jaiotzen. Ardura ekinaren ekinez eskuratzen da, helduak antzeratuz eta egitekoa egiteagatik gizartearen onespenarekin gogoa indarberrituz.

10

56. zenbakia. 2012ko ekaina

ere; baina honako ezaugarri hauek ikusten dira 9-11urte bitartean: • Nahiko autonomoa da bere asmoetan eta, horrenbestez, bere erantzukizunetan. • Antolaketa propioa izaten du bere materialetarako, arropetarako, etab. • Etxeko lanen baten ardura bere gain har dezake; erantzukizunez egin behar du, eta nahiko ongi egin ere. • Egiten duenagatik onespena gogoko du. • Menpekotasun seinaleak ematen baditu ere, erabakiak hartzea atsegin du. • Bere irizpideez baliatuta aukeratzeko gauza da. • Gero eta zorrotzagoa eta exijenteagoa da. • Bere lagun taldean islatzen du bere burua, eta bertan kide bakoitzari eginkizun jakin bat dagokio. • Okertzen denean onartzen du, beti aitzakiak bilatzen baditu ere; besteekin, ordea, oso zorrotza da.

• Erabakiak hartzea gustatzen zaio; besteen aurrean bere burua finkatzeko premia sentitzen du, eta, hori dela eta, besteek agindutakoa betetzeko erresistentzia eta bera baino txikiagoak diren haurrei agintzeko grina erakusten du. • Bere ahalmenak ezagutzen ditu, eta, zerbaitetan hasi aurretik, gogoeta egin eta erabakiak hartzen ditu, ondorioetatik ikasiz. Horrenbestez, azaldu duguna erreferentzia gisa ulertu behar. Haurraren lehen urteetan erantzukizuna jokoari lotu behar zaio; eta, ondoren, pixkana-pixkana, hain atseginak ez diren beste jarduera batzuei ere lotuko zaie, «eginbeharraren» urratsa egin arte. Ikaskuntza hau besteei antzeratuz egiten da, eta eskakizun-maila, itxaropen argia eta denbora luzea eskatzen ditu. Haur guztiek jokoaren eta lanaren arteko oreka eskatzen dute; nork bere burua zaintzea eta etxeko lanak egitea baliaga-

rria izan daiteke erantzukizun jakin batzuetan treba daitezen. Konbentzituta egon behar duzue zuen seme-alabak bideratuko dituzuela nahi duzuen bidetik, eta haien ahalbideetan konfiantza izan behar duzue. Haurrak zailtasunetatik edo nahigabeetatik libratzea, adinagatik beraiei dagozkien gauzak guk egitea..., ez da batere egokia, pertsona ahulak eta erabakitzeko gaitasunik gabeak izatea ahalbidetuko ditugulako, eta, finean, euren heziketa pertsonalaren prozesu naturala geldiaraziko dugulako. Haurrak jakin behar du zer egin behar duen eta zer ez, baita hitza ez betetzeak ekar diezazkiokeen ondorioak ere. Era berean, jarrera permisiboak saihestu eta haurrak ahalegin eta erantzukizun gaitasuna eurengana ditzaten hezi behar dira. Ondorio bezala, arduratsu izateak besteekiko errespetua sortarazten du, baita adiskidetasun osasuntsuak, sendoak eta iraunkorrak ahalbidetzen ere.

Desarrollando actitudes responsables entre 9 y 11 años

L Haurrak bere burua gogobetea ikusten du erantzukizunez jokatzen duenean, eta gizartearen onespena jasotzen duenean.

Idatzi honen jatorria: «Portaera arduratsuak garatuz» Nafarroko Gobernua Hezkuntza Departamentua

Horrek bere buruarekiko estimua indartzen du. Zorionez, haur asko heldu arduratsu izatera iristen dira, nahiz eta gurasoek eta hezitzaileek egunero erantzukizunaren zentzua garatzeko egin behar izaten duten ahalegina nekeza izan. Ez da erraza jakitea haur bati noraino eskatu behar zaion, ezta bere adinari dagokion erantzukizunez noraino jokatu dezakeen

a responsabilidad se adquiere y desarrolla progresivamente, por etapas. El desarrollo de la capacidad de actuar de forma responsable depende de cada persona y del contexto o ambiente que la rodea (familia, escuela, barrio, etc.). Por todo ello, existen ritmos distintos en cada persona. Así pues, será difícil encontrar niños y niñas que, con los mismos años, manifiesten el mismo grado de responsabilidad: cada niño o niña desarrolla más unos aspectos y otros menos. Por lo tanto, esta fase que vamos a describir no debe entenderse de forma estricta o cerrada sino como una referencia.

Entre los nueve y once años, el niño o la niña ya es bastante autónomo en sus intenciones y, por lo tanto, en su responsabilidad. Suele tener una organización propia para sus materiales, ropas, ahorros… Puede encargarse de alguna tarea doméstica y debe realizarla con responsabilidad y cierta corrección. Le gusta que se le recompense por la tarea que se le recomienda. Aunque aparezcan rasgos de dependencia, le gusta tomar decisiones y oponerse al adulto con cierta rigidez. Es capaz de elegir con criterios personales. Se hace estricto, exigente y riguroso.

Se identifica con su grupo de amigos en el que cada uno tiene una función asignada. Reconoce lo que hace mal, pero siempre busca excusas, aunque para los demás suele ser muy estricto. Le gusta que le dejen decidir por sí mismo y tiene necesidad de afianzar su yo frente a los demás, de ahí su resistencia a obedecer y su afán de mandar a otros niñ@ menores. Conoce sus posibilidades, decide y reflexiona antes de obrar, aprende de las consecuencias y se siente atraído por los valores morales de justicia, igualdad, sinceridad, bondad, etc.

hemen gatoz

11

Pedagogia gaiak Actividades de expresión plástica en el tercer ciclo

Arte Hezkuntzarekin lotutako zenbait jarduera 3. zikloan

L

ehendabizi, eta ikuspegi orokorra azaltzeko asmoarekin, Lehen Hezkuntzan Arte Hezkuntza nola dugun antolatua adierazi nahi dizuegu: Lehen zikloan (LH1 eta LH2), geletan –hau da, tutorearekin– egiten diren ekintzetan sustatzen da: • Plastika txokoan, • Unitate bakoitzari lotutako ekintzetan,

• Aldian-aldian gurasoekin egiten diren tailerretan. Bigarren (LH3 eta LH4) eta Hirugarren zikloetan (LH5 eta LH6), berriz, hiru une ezberdinetan lantzen da: • Ingelesez egiten den bi ordutako saioan: saio honen arduraduna ingeleseko irakaslea da, eta arlo hori lantzen den gelan egiten da.

• Taldeko jarduera izeneko zenbait saioetan: hau mailako irakasleekin, edota zenbait gurasoen laguntzarekin egiten da. • Puntualki eta arloekin lotuta egiten diren ekintzetan: ingurune, hizkuntza, inauteriak… Eta azalpen hau egin ondoren, bosgarren eta seigarren mailan egin dugun zenbait jardueraren berri eman nahi dizuegu.

E

n la ikastola, la organización de esta asignatura en Primaria es la siguiente: En el primer ciclo (1º y 2º) se trabaja fundamentalmente en clase, con la tutora: • En el txoko de Plástica, • En actividades relacionadas con distintas unidades de otras asignaturas,

• Puntualmente, y con la colaboración de padres y madres, en los talleres. En el segundo ciclo (3º y 4º) y en el tercero (5º y 6º), hay tres momentos diferenciados: • En la sesión de dos horas semanales de Expresión Plástica que se da en el aula de

inglés, y con el profesor-a de dicha asignatura. • En algunas de las sesiones denominadas «actividades de equipo», con la ayuda de los profesores-as del curso, así como de padres y madres. • En momentos puntuales y en actvidades relacionadas con otras asignaturas del aula.

Arte Hezkuntza LH5 Esku lanen erakusketa

D B

igarren hiruhilabetean, 5. mailan, Arte Hezkuntzako saioetan, animaliak gai moduan hartuta, eskulan desberdinak egin genituen.

12

56. zenbakia. 2012ko ekaina

Hiruhilabete bukaeran, egindako lanen erakusketa antolatu genuen, Laubidietako gure ikaskideek ikusi ahal izateko. Gure azalpenak ingelesez izan ziren,

eta aurretik ondo entsaiatu ondoren, gustura geratu ginen gure lanarekin. Ikastolako web orrian ere ikusgai egon ziren azalpenen bideoak.

urante el segundo trimestre, en las clases de Plástica hemos hecho manualidades sobre el tema de los animales. Al final del trimestre, hemos preparado una exposición, por donde han pasado todos nuestros compañeros de Laubidieta, desde primero hasta sexto. El idioma empleado para presentar la exposición ha sido el inglés.

hemen gatoz

13

Pedagogia gaiak Arte Hezkuntza LH5 Triangelua erakusketara bisita

Arte Hezkuntza LH6 Bizi poza erakusketara irteera

A

U

benduan, Biteri Kultur Etxean, «Triangelu» izeneko erakusketa egon zen ikusgai. Bertan, Iparraldeko, Goierriko eta Donostialdeko artisten lanak egon ziren ikusgai, tartean Hernaniko Iker Valle eta Pello Goello. Ikastolatik saiakera egiten dugu hain eskura ditugun arte erakusketetara bisitaldia egiten, gure curriculum barruko egitasmoa izanik inguruko artistak ezagutzea. 5. mailako ikasleak joan ziren, eta bertan zeuden Pello eta Ikerren azalpenak entzun eta beraiekin solasalditxoa egiteko aukera izan zuten. Esperientzia ezin hobea izan zen. Baina hemen ez zen guztia bukatu. Erakusketan bazegoen ikusgai bukatu gabeko lan bat, mural bat. Hau da, ikusleen ekarpenekin osatzeko lan bat. Gure ikasleak ere, artista sena atera, eta han aritu ziren nahi adina marrazten eta margotzen. Gure ezustea ondoren etorri da: artistaren asmoa (Michelle Neurrisse), lan hori Hernanin uztekoa zen, erabaki gabe non; eta azkenean ikastolari ematea erabaki zuen, talde bezala egin genuen bisita eskertu nahian nolabait. Gaur egun, Laubidietako beheko pasiloko beste elementu bat bilakatu da.

D

urante el mes de diciembre, los alumnos de 5º hicimos una visita a la exposición «Triangelu» que estaba expuesta en Biteri Kultur Etxea. Allí pudimos compartir la experiencia de hablar con dos de los artistas que exponían: los hernaniarras Iker Valle y Pello Coello. La experiencia fue muy gratificante e interesante. Además, había expuesta una obra (un mural de Michelle Neurrise) que invitaba a completarla. Finalmente, la artista decidió donársela a la ikastola, y está colocada en Laubidieta.

14

56. zenbakia. 2012ko ekaina

rtarrilaren 9an eta 10ean, 6. mailako ikasle guztiok Donostiako Kursaaleko KuboKutxa aretora joan ginen, Xavier Mariscal diseinatzaile eta marrazkigilearen «Bizi poza» erakusketa ikustera. Mariscalen baikortasuna azpimarratzekoa da; eta, erakusketa honetan, krisi ekonomikoaren eta ezkortasun orokortuaren garaiotan baikortasunak duen garrantzia azaldu nahi izan digu. Urtarrilaren 9an, goizez, 6.C eta 6.A taldekoak joan ginen, eta, hurrengo egunean, 6.B eta 6.D taldekoak. Bertan, bi monitore ezberdinen eskutik egin genuen lan: lehenik, erakusketaren zati bat erakutsi eta azaldu ziguten; ondoren, beraien tailerretara joan, eta, talde txikietan bildurik (lau kidekoak), eskulan bat egiten hasteko aukera izan genuen. Eskulan horretarako, kartoizko kaxa batzuk erabili genituen. Bertan, talde bakoitzak erabakitako gaiari buruzko plano ezberdinak erabiltzeko aukera ematen duen lana garatu genuen. Amaitzeko denbora izan ez genuenez, ikastolan jarraitu genuen eskulanarekin. Horretarako, Arte Hezkuntzako beste bi saio erabili genituen.

PABLO PICASOren ZITA Hona hemen Michelle Neurrissek bere lanarekin batera bidali zigun Pablo Picaso artista entzutetsuak esana: «Todos se empeñan en comprender el arte. ¿Por qué no se intenta comprender el canto de los pájaros?, ¿Por qué nos gustan las flores, la noche, lo que nos rodea, sin que intentemos comprenderlo? Pero, cuando se trata de un cuadro, la gente piensa que lo tiene que comprender. ¡ Si fueran capaces de entender que un artista crea porque tiene que hacerlo, que él es solo una parte insignificante del mundo, y que no deben prestarle más atención de la que se la prestan a otras muchas cosas que nos proporcionan placer y que sin embargo no las podemos explicar!» Pablo Picaso

Excursión a la exposición Bizi poza

A

comienzos de año, los días 9 y 10 de enero más concretamente, los alumnos de 6º fuimos a la sala Cubo del Kursaal de Donostia, a ver la exposición «Bizi poza» del diseñador y dibujante Javier Mariscal. En esta exposición, Mariscal nos quiere mostrar la importancia que tiene el ser optimista, sobre todo en estos tiempos de crisis económi-

ca y pesimismo generalizado. El día 9 de enero fuimos los grupos 6º C y 6º A. Al día siguiente fuimos los grupos B y D. Primero vimos la exposición de manos de dos monitoras que nos explicaron lo más significativo. Después, realizamos una manualidad de grupo en sus talleres, pero como no nos dio tiempo de terminarla, nos

llevamos todo el material y lo terminamos en la ikastola, en la clase de plástica.

hemen gatoz

15

Albisteak Sortzen-Ikasbatuaz Euskal Eskola Publiko Berriaren XVII. Jaia

Lodosako Ibaialde ikastolaren aldeko ikasleen atxikimendua

L

D

akizuen bezala, maiatzaren 20ean Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak «Euskal Eskola Publiko Berriaren XVII. Jaia» ospatuko zuen Iruñean «Haziak hezten!» lelopean (1512tik euskal curriculuma landuz haziak hezten). Euriak gai giroa izorratzeko asmotan etorri bazen ere, bertan bildu ginenak giro onean pasa genuen eguna. Hala ere, arazo ekonomiko bat sortu zuen eta laguntza eskatu behar izan genuen. Jasotako elkartasunari esker gure festak sortutako gastuei aurre egitea lortu izan dugu. MILA ESKER DENOI !!

16

56. zenbakia. 2012ko ekaina

Euriak ez zuen bildu ginenon giro ona zapuztu, ondo pasa genuen eta sortutako diru arazo eta gastuei elkartasunari esker aurre egin diegu

C

omo sabéis, el 20 de mayo se celebró la XVII edición de la «Fiesta de la Nueva Escuela Pública Vasca» en Iruñea, bajo el lema «Haziak hezten» (1512tik euskal curriculuma landuz haziak hezten). Aunque la meteorología no acompañó a la fiesta, los que participamos en la misma pasamos un bonito día. El mal tiempo hizo que el dinero recaudado no fuera el esperado y tuvimos que pedir ayuda. Las aportaciones recibidas hemos conseguido hacer frente a los gastos de la fiesta. MUCHÍSIMAS GRACIAS A TODOS/AS.

odosako ikastola duela 25 urte sortu zuten, eta egun egoera ekonomiko zailean da. Langile Ikastolako ikasleen ordezkarien bileran sortutako ekimenari esker, eta egoera latz horrekiko atxikimendua erakustearren, Lodosako ikastolaren aldeko tonbola antolatzea erabaki zen; baita ikasle bakoitzak, modu bolondresean, euro bateko ekarpena egitea ere. Helburua, Lodosako Ibaialde Ikastolarentzako laguntza ekonomikoa batzea izan zen. Aipatu ekimena 5. eta 6. mailako ikasleek eraman dute aurrera. Lehendabizi, ikasleek etxeetatik zenbait jostailu ekarri dituzte. Jostailu horiei zenbakiak jarri dizkiete; bestalde, salgai jartzeko ticketak prestatu dituzte. Laubidietako aurrealdean egin da tonbola, eta hiru arratsaldetan ekarritako jostailu, ipuin ... saldu dira. Ikasleek ongi dakite ikastolen egoera ez dela batere erraza; baina, tamalez, egoera gogorragoa da oraindik ere Nafarroako ikastolen kasuan, «egoera hil ala bizikoa baita». Ibaialde Ikastola Nafarroako eremu ez-euskaldunean dago, eta han euskara ez da ofiziala. Gainera, Eusko Jaurlaritzak 2009az geroztik ez die diru laguntzarik eman. Ikastolak bost ikaslerekin ekin zion bideari orain dela mende laurden bat. Egun, 74 ikasle ditu. Bederatzi irakaslek eta idazkari batek osatzen dute lan taldea.

Tómbola a favor de la ikastola Ibaialde de Lodosa

L

as y los alumnos delegados de clase de 5º y 6º de Primaria se reúnen una vez por semana para organizar diversas actividades de su interés. Entre las propuestas llevadas a cabo durante el segundo trimestre destaca la iniciativa de este grupo a favor de la ikastola Ibaialde de Lodosa. En primer lugar, se unieron a la campaña «un dibujo, un euro»; posteriormente, propusieron la idea de organizar una tómbola. Para ello, los chicos y

las chicas trajeron de casa juguetes, cuentos etc. Una vez numerados y preparados los tiques, los pusieron a la venta. Resultó una iniciativa exitosa y satisfactoria. Ibaialde ikastola se creó hace 25 años con cinco alumnos y alumnas, y atraviesa momentos difíciles. Hoy en día cuenta con 74 niñas y niños que son atendidos por un equipo de diez profesionales de la enseñanza. LODOSAKO IBAIALDE IKASTOLA AURRERA!!!!!

hemen gatoz

17

DBH Zaborra jolaslekuan

H

ernani herri askoren eredu izan da «atez ate» sistemarekin: hau da, zaborren birziklatzea handiagotu eta hondakina sortzearen aurkako erantzuna emateko sistema jarri du martxan. Nahiz eta etxeetan sistema honek arrakasta izugarria izan, ez da berdina gertatzen gure ikastolako jolaslekuan. Gure jolaslekua lurrean botatako ontziz beterik dago. Arazo honekin bukatzeko ahaleginetan, irakasleek zikinkeria jolaslekuetatik urruntzeko era hau proposatu dute: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko ikasleek jolas orduetan txandakatuz jolaslekua garbitzea. Hau entzutean, ikasleok gure haserrea adierazi diegu: «Arazo honi amaiera emateko metodoa ez dela ikasleak jolas orduetan garbitzea. Ikasleok egunero 6 eta 8 ordu bitartean ikasten dugu eta 30 minutuko jolas ordua da daukagun denbora libre bakarra. Horregatik gure denbora libre eskas hori ukatzea ez zaigu batere bidezkoa iruditzen. Gainera, gu jasotzen ari bagara, jolasean dabiltzan beste ikasleek zaborra lurrera botako dute, gu atzetik joango garelako zaborra jasotzen». Bi gauza horiek garrantzitsuak dira guretzat: atseden denbora eta gure arteko liskarrak ez sortzea. Honen aurrean irakasleek hau erantzun digute: «jolaslekua atseden garaian zikintzen da eta azken zatian garbitzen baduzue dena garbi mantenduko da eta ikasiko duzue ingurua garbi mantentzen. Jaiotzean, ez gara geure burua garbitzeko buru askeak, ez dugulako autonomiarik. Urteak aurrera joan ahala, geure burua garbitzen ikasten dugu praktikaren bitartez, hau da, autonomia hartzen joaten gara. Jolaslekua garbitzea zeuen

18

56. zenbakia. 2012ko ekaina

Axeri dantza

A

bizitzako beste pauso bat ematea izango litzateke». Hori dena oso ongi dago eta badakigu «zerri samarrak» garela, baina jolas ordua atseden hartzeko nahi dugu. Horregatik, gure iritziarekin jarraitu dugu eta ez garbitzeko beste argudio bat gehitzen dugu: «Jolaslekua zaborrez betetzen da jolas orduan, eta gu jolas orduan joaten bagara garbitzera, leku batetik igaro ondoren, berriro zikinduko dute eta horrela inoiz ez dugu guztiz garbi egotea lortuko». Geure iritziz helburua lortzeko hoberena bakoitzak bere aldetik zerbait jartzea izango litzake. Beti esaten dena: garbitu

ordez, ez zikindu. Horregatik dei egin nahi diegu ikasle guztiei: «jolas orduan lanik ez egiteko, jolastokia ez zikintzea da bidea». Horretarako, lehenik eta behin, gaiarekiko kontzientzia hartu, gelan hitz egin eta gure artean gauzak adostu. Horrela jolaslekua garbi mantenduko litzateke eta ikasleok horrenbesteko beharra dugun jolas ordua ez genuke galduko. A!!! eta gure herriak eredu izaten segituko luke, ez bakarrik zaborra birziklatzen, baita eskoletako garbitasunean ere. Geure esku dago!!! Egileak: Iker Otxotorena Mattin Collado Patxi Agirrezabala

urten 25 urte bete ditu Langile ikastolak Inauterietako axeri dantza antolatzen. Azeri Dantza duela 250 urte egiten hasi zen ospakizun eta ohitura da. Gaur egun bi azeri dantza mota daude: bata Adunan, Andoainen eta Oreretan egiten dena, dantza moduko bat; eta bestea, Hernanikoa, azeri dantza edo maskuri jokoa izenekoa, maskuriekin egiten den bakarra. Lehen, neskek ez zuten parte hartzen, baina duela 10 urte hasi ziren taldean sartzen. Hernanin, joko hau inauterietan eta Sanjoanetan egiten da. Inauterietan, larunbat eta astelehenean izaten da. Larunbatean nagusiak izaten dira maskuridunak; eta astelehenean, berriz, Langile Ikastolako 4. DBH-ko ikasleak. Sanjoanetan, ekainaren 25, 26 eta 27an izaten da. Hiru egunetan nagusiak izaten dira maskuridunak. Joko honetan, protagonista asko daude: txistulariak, maskuridunak, bertara joaten den jende guztia, laguntzaileak (maskuriak puztu eta prestatzen dituztenak, ibilbidea erakusten dutenak…), baita azeria bera ere. Hala ere, azeria nahiko pertsonaia berria dugu azeri dantzan, 1988an sortu baitzen. Honek ez dauka sokari lotuta egon beharrik, eta ibilbidean zehar bere kasa doa, jendea astinduz. Aurten, 25. urtea izan da Langile Ikastolak azeri dantzan parte hartu duena. Laugarren DBHko ikasleek egin izan dute orain arte ekintza hori; 25. urteurrena ospatzeko, eta oroitzapen polit bat izateko, kamiseta batzuk jaso

Aurtengo kamiseta eta logoa.

dituzte partaideek Langileko logotipo berezi batekin. Iritziak «Esperientzia polita izan da. Zorte izan dugu parte hartzerakoan ikasle batzuk kanpoan geratu direlako. Gainera, aurten azken urtea izango da Langile ikastolak, orain arte bezala, azeri dantzan parte hartu duena». Andrea Galan, azken urtean sokaren buruan ibili zenaren iritzia ere jaso dugu: «Erantzukizun handia izan zen azken urtean axeri dantza gidatzea Hernaniko kaleetan zehar. Kaxkoko txoko ederrak eta pasabide ezkutuak ezagutu ditugu honi esker». Bertan ikusten egon ziren ikas-

kide batzuekin ere hitz egin dugu, eta hau izan da jasotakoa: «Dudarik gabe, axeri dantzan irteteko aukera galtzea ez da inorentzat gustuko izan; baina, hala ere, oso gustura gaude gure ikaskideek egindako lanarekin, eta baita Langilek parte hartzen duen azken urtea behar bezala amaitu dutelako». Bestalde, azken axeri dantza honetan lekuko izan diren adin desberdinetako jendearekin hitz egin dugu: «Axeri dantzak eta Hernanik merezitako maila eman dute aurten ere Langile Ikastolako gazteek», dio emakume batek. Bestalde, «Langileko ikasleen gogoa oso nabaria izan da, eta, dudarik gabe, euren poza bertan egon ziren pertsona guztiei igortzea lortu zuten», kontatu digu gazte batek. Azkenik, aipatzekoak dira bertan laguntza ematen aritzen diren pertsona guztiak. Dudarik gabe, aurten ere denen laguntza behar beharrezkoa izan da, eta beraiei esker Langileko 4. DBHko azken axeri dantza aurrera eramatea lortu da. Mila esker eta beti arte!!!! Egileak: Patxi Agirrezabala Jon Murua eta Amaia Iradi

hemen gatoz

19

Pedagogia mailaz maila Bi urtekoak Txiki, txiki, txikia ikusten naiz kalean handitzen, handitzen hasi naiz handitzen… 2 urtekoen gelako haurrak gara, eta handitzen ari gara. Gutako askok pardela eta txupetea alde batera utzi ditugu jada. Asko handitu gara, eta datorren ikasturtean lagun berriak izango ditugu ikastolan, gure artean. Haiek izango dira txikienak.

20

Orain, udaberrian gaude, eta dagoeneko parkeetara irteerak egin ditugu. Kukua entzutera irten gara, jakin badakigulako, Hernanira ere heldu dela hegan. Kilkerra ere izan dugu gelan, beltz-beltza eta etengabe kantuan aritu dena. Guk ere abestu diegu, bai kukuari, eta baita kilkerrari ere.

Somos los niños/as del aula de 2 años, y estamos creciendo muy deprisa. Muchos de nosotros/as ya no usamos chupete ni pañal. Hemos crecido mucho, y el curso que viene tendremos compañeros nuevos en la ikastola. Ellos serán los más pequeños. Ahora estamos en primavera, y ya hemos realizado excur-

siones a distintos parques. Hemos salido para escuchar el cuco, porque hemos sabido que también se ha acercado a Hernani volando. Además, hemos tenido grillos en las aulas, negros negros, y no paraban de cantar. Nosotros también les hemos cantado, tanto al grillo como al cuco.

Hiru urtekoak

Lau urtekoak

Datorren ikasturtean, orain 3 urteko geletakoak direnak, hiru taldetan egongo dira banatuta. Baina aurten, lau taldetan daudenez, hirurako pauso hori honako jarduera hauetaz lagunduta eman dugu: • Gaia irakasleen artean adostu dugu. • Gela bileran horren berri mailako guraso guztiei eman zaie. - Hiru talde bere horretan utzi ditugu, eta laugarren taldea sei ikasleko hiru multzotan zatitu dugu. - Ikasle multzo horietako bakoitza, zatitu ez den talde batean txertatu dugu. - Ikasturte honetako azken hiruhilabete honetan zehar, astearte goizetan, 24 ikaslez osatutako talde berriak jarduera batzuk egin ditu: . Txokoetan aritu; . Psikomotrizitate saio bat egin; . Herriko liburutegira joan.

Martxoan, Meabeko helduenak Adunara joan ginen, bi egun pasatzera. Oso eguraldi ona izan genuen, eta primeran ibili ginen: mendian, parkean, frontoian… Eta noski, gaueko PARRANDAN! Laster ikasturtea bukatuko denez, Bidebietara joango gara bisitan; gure gelak izango direnak ezagutzeko asmoz. Zenbat handitzen ari garen!

56. zenbakia. 2012ko ekaina

A partir del próximo curso, los/las alumnos/as que ahora son de las aulas de tres años estarán en tres grupos. Pero, como durante este curso están en cuatro grupos, el proceso que se ha llevado a cabo para que sean tres se ha basado en las siguientes actividades: • El tema se ha acordado entre las andereños. • Se ha informado de ello a todos los padres del curso en una reunión de padres. - Hemos dejado tres grupos tal cual, y el cuarto lo hemos

dividido en tres grupos de seis alumnos/as. - Uno de estos grupos lo hemos integrado en uno que no se ha dividido. - Durante el último trimestre de este curso, los martes por la mañana, los nuevos grupos compuestos por 24 alumnos/as han realizado diferentes actividades: . Jugar en los txokos; . Realizar una sesión de psicomotricidad; . Hacer una visita a la biblioteca municipal.

En marzo, los mayores de Meabe fuimos a pasar dos días a Aduna. Tuvimos muy buen tiempo, y disfrutamos mucho en el monte, en el parque, en el frontón… Y, cómo no, en la parranda de la noche. Ya que pronto termina el curso, vamos a ir a Bidebieta, para conocer nuestras próximas aulas. ¡Cómo hemos crecido!

hemen gatoz

21

Pedagogia mailaz maila Bost urtekoak MEABETIK BIDEBIETARA: Datorren irailean, Meabeko lau urteko neska-mutilak Bidebietan hasiko direnez, bertan gaudenak ekainean gure gelak ikustera gonbidatu genituen. Horretarako, gure zentroko ezaugarriak azaldu genizkien. Bidebietako gune bakoitza erakutsi genien; lau ikasgela, jangela, aretoa eta parke irekia. Geletako txokoak azaldu genizkien, eta, berezitasun bezela, marrazketa-idazketa txokoa eta ordenagailua erakutsi. Parkeak eskaintzen dizkigun aukera ezberdinak ere bai, hala nola, kirol desberdinetako guneak, parke-jolasa, eta naturarekin harremanak izateko belaze eta zuhaitz ezberdinak. Gela bakoitzak bertako lanen erakusketa prestatu genuen, haurren azalpenekin batera. Ondoren, hamaiketako goxo batekin amaitu genuen saioa, eta elkarrekin joan ginen parkean jolastera. BIDEBIETATIK LAUBIDIETARA Ilusioz beterik joan ginen hurrengo ikasturtean egongo garen zentrora, hau da, Laubidietara. Bertako LH 1. mailako ikasleak hango txoko eta berezitasun guztiak azaldu zizkiguten: gela batzuk ganbara dute, jolas-

lekuan animaliak daude, putzu eta errekak, lorategi ederrak, jangela, aretoa, frontoia... Talde bakoitza gela batera sartu ginen, eta prestatutako jarduera bat ikusi genuen. Amaitzeko, elkarrekin parkean ibili ginen, eta datorren iraila arte agurtu genuen Laubidieta.

DE MEABE A BIDEBIETA Invitamos a los niños-as de 4–5 años de Meabe a conocer las aulas de Bidebieta, porque en septiembre empezarán en dicho centro. Les mostramos las peculiaridades: cuatro aulas (con ordenador, nuevos rincones...), sala polivalente (comedor, aula de música y de psicomotricidad) y nuestro gran parque (lugar recreativo que nos permite estar en contacto con la naturaleza).

En cada aula, les explicamos los juegos de mesa, trabajos de escritura, de plástica... que hemos realizado durante este curso. Terminamos con un rico almuerzo, y jugamos juntos en el parque. DE BIDEBIETA A LAUBIDIETA Con mucha ilusión fuimos a conocer Laubidieta, el centro donde cursaremos 1º de Educación Primaria. Los alumnos y las alumnas de Laubidieta nos enseñaron sus peculiaridades: algunas aulas tienen buhardilla, en el patio hay animales, un estanque, un riachuelo, dos parques, un frontón... Además, nos enseñaron lo que hacían en sus aulas. Jugamos todos juntos en el parque, y nos despedimos hasta septiembre.

LH1 Lehenengo mailakoak lan eta lan ari gara. Irakurketa eta idazketa dela, bosgarren mailakoen laguntza jasotzen ari gara, eta, orduerditxo batez, elkarrekin irakurtzen dugu. Bestalde, animalien gaia lantzen ari gara. Bizkaian dagoen BASONDO baserrira joan gara, eta bertan dituzten animaliak ikusi ditugu: otsoak, katamotzak, sugegorriak, putreak, bisonteak… Ikastolako ingurua txukuntzeko eta polit jartzeko denbora ere hartu dugu.

22

56. zenbakia. 2012ko ekaina

Ikasturtea motza gelditzen ari zaigu ditugun lanak egiteko. Uf, hau lana! En primero, no paramos de trabajar. Por una parte, con la ayuda de los mayores de quinto, todos los miércoles leemos un poquito. Por otra parte, estamos trabajando el tema de los animales, y hemos ido a BASONDO y hemos

visto diferentes tipos: lince, lobo, burro, cerdo vietnamita, emú… Y todo esto manteniendo nuestro entorno limpio y bonito. ¡¡Uf!! ¡¡Cuánto trabajo!!

LH2 2. MAILAKOAK ATE JOKA Ikasturtea amaitzen ari zaigu, eta oraindik gauza asko ditugu egiteko. Baina gaur hemen, orain artean egindako ekintza batzuen berri emango dizuegu. Azken hiruhileko honetan «arrainak» hartu ditugu gaitzat eta bitxikeria asko ikasi ditugu haien inguruan. Egun batean akuriumean izan ginen eta beste gauza askoren artean katuarrainen arrautzak ikusi genituen. Bide batez Bretxako arraindegiak ere bisitatu genituen hemengo arrainak ezagutu eta haien prezioen berri jakiteko. Joan den astean Beiren izan ginen bi egun pasatzen eta bide batez Oliteko gaztelua ezagutu genuen. Ikusgarria iruditu zitzaigun. Bidean, Noainen, zentzumenen parkea ere ikusi genuen. Bidaian asko disfrutatu dugu, batez ere, lagunekin jolasten. Urduri xamar ere bagabiltza egun hauetan, hurrengo urtean talde berriak izango ditugulako, baino aldi berean pozik 2.mailako neska-mutil guztion artean oso giro ona daukagulako. Agur lagunok! Oporrak ondo pasa eta ikusi arte.

Se nos esta acabando el curso y aún tenemos muchas cosas que hacer. Pero hoy queremos compartir con vosotr@s lo que últimamente hemos estado haciendo los grupos de 2º. Este trimestre hemos investigado la vida de los peces y los mamíferos del mar. Con ese motivo hicimos la salida al aquarium, y de paso conocimos las pescaderías de la Brecha y el

precio del pescado. Fue muy interesante. También hemos estado dos días en Beire (Navarra) y hemos conocido el castillo-palacio de Olite. Era enorme y nos gustó mucho. Pero lo mejor del viaje fue el tiempo que compartimos jugando entre los amig@s. Lo hemos pasado muy bien. Bueno, os deseamos el mejor verano y hasta el próximo curso.

hemen gatoz

23

Pedagogia mailaz maila

LH3 Guk Hernani gaia landu dugu bigarren hiruhilekoan, eta honen azken xedea bigarren mailakoei aurkezpena egitea izan da udaberriko oporretatik bueltan. Asko ikasi dugu; Euskal Herriko kokapena, eskualdeak, Hernaniren kokapena, Hernani inguruko mendiak, Urumea ibaia, Hernaniko historia, festak, hernaniar ezagunak eta tranbia besteak-beste. Hirugarren hiruhilekoan berriz, ingurunean landu beharreko gaia erabakitzeko, gaiaren lehenengo defentsa egin behar izan dugu. Oso esperientzia interesgarria izan da. Hasteko, gela bakoitzean landu nahiko genukeen gaia pentsatzen jarri ginen. Gero, gelatan proposatutako gai guztiak bozkatu genituen eta gela bakoitzean 5 gai hautatu genituen. Segidan, gela talde txikitan banatu genuen aukeratutako 5 gai horien inguruan lanean aritzeko, gela-kideen aurrean defentsa egin behar izan baikenuen. Gaien aurkezpen guztiak ikusi ondoren, gela bakoitzean 5 gaitetatik bat aukeratu genuen. Ondoren, gelan

24

56. zenbakia. 2012ko ekaina

aukeratutako gaia defendatu behar izan genuen 3. mailako beste gelakideen aurrean. Azkenik, aurkeztu ziren 4 gaien artetik bakoitzak bat bozkatu genuen. Bozka gehien jaso zuen gaia Euskal Mitologia izan zen. Beraz, lamiak, jentilak, iratxoak, deabruak eta horrelako izaki artean gabiltza gure arbasoen ohiturak ulertu nahirik eta hauen kondairak entzunaz gozatuz. Gelen arteko truke polit bat ere burutuko dugu, elkarri antzerki sorpresa bat eginaz. Bestalde, kurtsoa amaitzera

doa eta honekin batera irteerak ere amaitzen ari zaizkigu. Ekainaren 11n, Astitzera joan ginen bi egun pasatzera. Bertan, jolasak, Astitzko Mendukilo leize turistikoraino ibilbidea eta bisita gidatua, eskulanak, herri kirolak... egin genitue. Eta bukatzeko, ekainaren 19an, Donostiara oinez goaz hondartzan bainu bat hartu, bazkaldu eta autobusez etxeratuko gara. Ikusten duzuenez, ez gara aspertzen, ederki gozatzen dugu lagunen artean!

En el 2º trimestre de este curso en la asignatura de Ciencias trabajamos el tema Hernani, su situación geográfica, sus montes y ríos, su historia, etc. Acabamos haciendo una presentación en las aulas de 2ºcurso. El tercer trimestre el tema a trabajar en Ciencias lo hemos decidido por medio del proceso de «Defensa del Tema» que nunca lo habíamos realizado hasta ahora y ha sido muy interesante. Después de un largo proceso decidimos aprender «La Mitología Vasca». Desde entonces «vivimos» entre Lamias, Gentiles, Duendes, Diablillos, etc. Para acabar, vamos a intercambiar entre las aulas de 3º las obras de teatro que estamos preparando. Antes de finalizar el curso todavía nos quedan unas actividades muy interesantes. El 11 de junio fuimos a Astitz a pasar dos días y el 19 de junio vamos andando a Donostia, luego nos bañamos en la playa y después de comer volvemos en autobús a Hernani.

hemen gatoz

25

Pedagogia mailaz maila LH4

Ingurune arloko «defentsak» 4. mailakook Ingurune arloa lantzeko gaiaren defentsa deituriko metodologia jarraitu dugu 2. eta 3. hiruhilabetekoetan: 1- Lehenik eta behin, haurrek Ingurune arloan landu nahi lituzketen gaiak proposatu dituzte. 2- Gai guztietatik 4–5 gai aukeratu dituzte. 3- Gela bakoitzeko bat aukeratu dugu. 4- Ekipo guztirako gaia aukeratu dugu azkenean. 5- Aukeratutako gaia landu dugu geletan. Lan egiteko modu horren bidez, haurren interesetatik abiatuta egin dugu lan, beraien motibazioa piztuz, etab.

La defensa en ingurune Durante el 2º y 3º trimestre, hemos utilizado en 4º la metodología de la «defensa» para trabajar en el área de Ingurune: 1- Los niños y las niñas proponen los temas que se van a trabajar en clase. 2- Se eligen 4-5 de los temas propuestos. 3- Cada clase escoge un tema. 4- Se elige el tema sobre el que va a trabajar todo el equipo. 5- Se trabaja el tema en cada clase. Mediante este sistema de trabajo, permitimos a los niños y las niñas que trabajen a partir de sus propios intereses, potenciamos su motivación en el trabajo, etc.

26

56. zenbakia. 2012ko ekaina

LH5 Kaixo, lagunok. Hemen gaituzue berriro ere, zuei gure azken txanparen berri emateko asmoz. Tarte honetan, egindako hainbat ekintzen berri emango dizuegu. Besteak beste, ikastolaren 3. eta 1. zikloen arteko irakurketa proiektua aurkeztuko dizuegu. Guretzat proiektu hau berria izan da, eta lehenengo mailakoentzat ere bai. Proiektu honi udaberri aldera eman genion hasiera. Bikoteak sortu genituen, astero ordu erdi bat eskainiz, elkarri zer irakurriko genion adostu, eta, 5 saiotan lana nola banatu pentsatu ondoren, hasiera eman genion ekintzari. Irakurketa lantzeaz gain, elkar ezagutzea, elkar errespetatzea eta irakasle lanak nola bete ikastea izan dira helbur uetako batzuk. Berriro ere, ekintza honen balorazio positiboa jaso dugu guztion aldetik. Bai tutoretzako saioetan, bai eta, tarte hauetan sortu den giro atsegina ikusirik. Bukaera polit bat ematearren, despedidatxo bat antolatu dugu. Eta, hurrengo urteari begira, jarraipena emateko asmoz elkar agurtu dugu. Soinketaren atal ezberdinak ikusi nahian ere, arrisku pixka bat bizi nahian, Pio Baroja kiroldegian izan ginen, bi adituen begiradapean badaezpada ere, gora eta behera eskalatu nahian. Lurrera bueltatuz, eta gure ohiturei jarraituz, lur lanketan ere ibili garela esan beharra dago. Letxugak, ilarrak, babak, tomateak, marrubiak, tipulak, baratxuriak… erein, landatu eta etxera eraman ditugu. Ekintza hau astean behin egin dugu, 3. ziklokoak txandakatuz, beti irakasle baten agindupean. Bukatzeko, eta ikasturtearen amaiera iritsi dela argi uzteko, ondoren, egin dugun irteeraren berri emango dizuegu. Irteera hau, Ingurune arloan lantzen den Euskal Herria gaiarekin

loturik dago zuzen zuzenean. Urduñan izan gara, eta bertara joan baino lehen hainbat lan egin ditugu, girotzeko. Ordenagailuekin irteerari buruzko datuak jaso ditugu: Bilbo, Lekeitio, Urduña, Artziniegako museoa… Irteerako hainbat tokitan ere planoen erabilpena praktikan jarri dugu, eta gure agendetan hainbat datu edo eguneroko bildu ditugu. Beno, hau pasa eta San Juan usaina hartzen hasiak gara. Beraz, musu handi bana eta datorren ikasturtean gure berri izaten jarraitzeko asmotan agurtuko gara.

Hola, amig@s. Aquí nos tenéis, de nuevo, para contaros algunas de las actividades en las que hemos trabajado durante el último trimestre, y cómo va a ser nuestro fin de curso: entre otras, hemos compartido, como otros años, el proyecto de lectura con los compañeros de primer curso; en gimnasia, hemos experimentado con la escalada, además de las que hacemos dentro del recinto escolar; el proyecto de la huerta ha finalizado muy bien, ya que todo lo que hemos cultivado ha dado sus frutos. Para finalizar, deciros que la salida más larga la hemos realizado en mayo, a Orduña, donde hemos visto el río Nervión, Lekeitio, Bilbao, Artziniaga, Orduña... Todo esto nos ha servido para aprender a recoger datos, buscar información, conocer el entorno. Bueno, el curso va llegando a su fin, y nos despedimos hasta el curso siguiente, donde seguiremos informando de las actividades que realizaremos. Mientras tanto, pasad un buen verano.

hemen gatoz

27

Pedagogia mailaz maila LH6 6. mailako ikasleek gogoko dugu irakurtzea, eta aurten irakurri dugun liburu baten egilearekin egoteko aukera izan dugu. Jarduera hau Biteri kultur etxeko liburutegian egin dugu. Aldez aurretik, Miren Agur Meaberen «Urte bete itsasargian» liburua irakurri eta idazle honen biografia eta haren idazlanak aztertu genituen taldeka. Talde bakoitzak hauetako lan bat egin eta besteei azaldu zien. Hirugarren taldeak elkarrizketa prestatu eta burutu genuen. Ondoren azaltzen dena, elkarrizketaren laburpena da. Betidanik izan du gustuko idaztea. 9 urterekin eguneroko bat oparitu zion bere zaintzaileak. Orduan hasi zen irudimena idazteko erabiltzen. Berak esaten duenez, idazteko gogoa puxika bat bezalakoa da, joan eta etorri egiten da. Inspirazioa, berriz, bilatu egin behar da, dena da ideia. Ideia bat gustatzen zaionean puntu gorri bat jartzen

zaio buruan, eta gai horri buruz idazteko gogo handiagoa jartzen zaio. Haur literatura, gazte literatura eta helduen literatura, hirurak ditu gustuko, baina nahiago du aldatzen joatea. Guztira 20 liburu idatzi ditu, gutxi gora behera. Denak euskaraz, baina itzulpenak ere egin izan ditu. Idatzi horietatik, «Mila magnolia lore» da bere gustukoena, asko kostatu zitzaiolako idaztea, eta, gaia oso berezia eta tristea izan arren, oso liburu polita delako. Bere lehen liburua «Joanes eta Bioletaren bihotza» da eta azkena berriz, «Errepidea». Bere sariei buruz galdetutakoan, ez zaiola gai horri buruz asko hitz egitea gustatzen erantzun zigun, baina sari asko irabazi dituela ere esan zigun. Garrantzitsuena, Euskadi saria, 2002an, eta poz handia sentitu zuela irabazitakoan; handik aurrera idazteko gogo handiagoa sartu zitzaiola aitortu zigun. Bere buruari buruz ere egin du libururen bat, baina ez zehatzmehatz. Liburuen arabera den-

bora gutxiago edo gehiago behar izaten du idazteko. A los chicos y las chicas de 6º nos gusta leer, y este curso hemos tenido la oportunidad de entrevistar a la autora de uno de los libros que hemos leído. Previamente hicimos varios trabajos, en grupo, sobre la biografía y la obra de la autora. La entrevista fue muy interesante, y a continuación os ofrecemos un pequeño resumen de la misma. A Miren Agur Meabe siempre le ha gustado escribir, sobre todo desde que su cuidadora le regalara un diario. La inspiración no es algo que le viene a uno, hay que trabajarla. Cuando le gusta una idea, la trabaja y le van entrando ganas de escribir sobre ella. Ha escrito unos 20 libros para niños, jóvenes y adultos. Ha recibido premios importantes, pero, aunque le han supuesto una inyección para seguir trabajando, no le gusta hablar de ellos.

Baionara bidaiaren kronika Langileko 6. mailako lau gelek Baionara joateko autobusa hartu genuen, 9:00etan, Atsegindegin. Baionara iritsi ginen eta parke batean hamaiketakoa egin genuen. Hamaiketakoa egin eta gero, Baionako kale batzuetan zehar ibilita, Santa Maria Katedrala, Askatasun plaza eta Euskal museoaren inguruak ikusi genituen. Komunetatik pasatu ondoren, autobusak hartu genituen Biarritzera joateko. Bazkaldu behar genuenez, bertako Itsasargian gelditu ziren bi autobusak. Itsasargitik, bista ederrak zeuden. Han, nik beste bi lagunekin bazkaldu nuen itsasoari begira. Txiri-

28

56. zenbakia. 2012ko ekaina

buelta batzuk eman ondoren, eta pixka bat jolastu ondoren, autobusetara bueltatu ginen. Erdiak mareatuta, Sarako kobazuloetara iritsi ginen, eta bi talde egin behar izan genituen. Horrela sartu ginen kobazulora, C eta D gelak lehenengo, eta A eta B gelak ondoren. Gida batekin sartu ginen. Sarrera oso handia zen, eta kobazuloan 14 gradu besterik ez zeuden. Barrurago sartu ginenean, duela 20.000 urteko gizakiak ikusi genituen. Gure berdin-berdinak ziren!!! Gidak esan zigun saguzar asko zeudela, 1.000tik gora, eta gainera 8 espezie desberdinetakoak.

Gora begiratuz gero, urak egindako 20 metrora zegoen bidea ikusten zen. Harrigarria zen! Paretetan fosil mordoa ikusten zen. Denak itsasoko animalienak ziren. Kobazulotik irten ginenean, kanpoko erakusketa batean geratu ginen beste bi gelei itxaroten. Beste bi gelak kobazuloa ikusi zutenean, autobusak hartu genituen. Autobusean denak Hernanira lasai iritsi ginen, eta hor bukatu zen gure bidaia. Hernanitik Baionara 85 kilometro daude, eta zuen familiakoei joatea gomendatuko nieke. Anartz Artola

hemen gatoz

29

Ikastola Eguna

Gure gogoan beti

Enkarniri

Bizitzari aurre Etxeren «Bizitzari Aurre» abestia kantatu eta bertan behera gelditu zen ikastolaren eguneko egitaraua Iraitzen omenez.

Kantu bat idazten hasi naiz, ideiak non gelditu dira, gaiak daude pila ta mezuak mila, hau ez da izango kantu hila: Lehenik gaixo daudenei, gero lanik gabe daudenei, atera kemena, izan zoriona, ta jaso besarkada bana. Sarritan bizitzak jartzen dizkigu oztopoak, ekinez ordea, egin behar dugu bidea. Barnean hutsik sentitzea, joan zaizkigunak oroitzea, ez inoiz ahaztu, ez bihotzak hoztu, hitzak ere ezin dira moztu.

Sarritan bizitzak jartzen dizkigu oztopoak, ekinez ordea, egin behar dugu bidea. Dena beltz baduzu ikusten, zugan ez baduzu sinisten , ez eman amore, ta izan adore, inoiz ez galdu ohore. Sarritan bizitzak jartzen dizkigu oztopoak, ekinez ordea, egin behar dugu bidea. Orain kantu hau entzutean, irribarre bat aurpegian, Abestu indartsu ta beti alaitsu, bizitza bizi zoriontsu. Etxe

Logotipo lehiaketa

U

rtero bezala, Ikastola Egunaren harira , logotipo lehiaketa antolatu da 3. eta 4. mailako ikasleen artean. Bertan maila horietako ikasle guztiak parte hartu dute, eta aurten Gurutz Artolak egindako logotipoa izan da aukeratua. Gurutzek adierazi digu eskolako izena adierazi nahi izan duela siglak erabiliz eta baita ikastola bera ere, atetxo bat eginez. Bestalde «Punki» ere, guretzat pertsonai ezaguna, bertan marraztu du. Esan beharra dago ere, parte hartu duten ikasle guztien logotipoak ikusgai egon direla Laubidietan.

30

56. zenbakia. 2012ko ekaina

A

l igual que otros años, y tomando como punto de partida el día de la ikastola, se ha puesto en marcha el concurso de logotipos de la fies-

Ikasturte honetan gertakizun ugariren artean, tamalez, gureetako genituen ikasle, lankide eta gurasoak guregandik joan dira. Gure gogoan mantenduko dira guztiak: Joxe Mari, Enkarni, Txema, Iraitz eta Begoña.

Lagun on bat agurtzea ez da ez inolaz broma urte onak eta latzak elkarrekin hor egona. Nahiz une pattalak izan aurrera egiteko asmoak Planak handik eta hemendik hortako bazenun sena Fina eta indartsua zinen lankide ta lagun ona Egoerari aurre eginez gaur eta biharamona Lasai joan zara Enkarni irrifarrakin ahoan Zu ezagutzea izan da guretzako zoriona. Gure lankide, gure lagun, elkarrekin zenbat urte! Zenbat egun! Etsipenaren kontra, ezinaren gainetik, bizitzari koska egiten saiatu haiz, azken hatsa eman arte. Atseden hartu denen arte! Gure lankide, gure lagun, Enkarni, zenbat maite haugun! Hautsi ditun kateak, azkenean! Eta gorputzaren mugak gainditurik, libre, eta gozo abaiatu haiz abentura berrien bila. Hirekin bidearen zati bat konpartitzeko aukera izan dugun lankide eta lagunak: Bidai on bat opa dinagu Enkarni, eta atsedena

Iraitzi

Begoñari Langile fina ta beti bizkor algara beti barrutik Pertsona sendo ta irrifartsu ez zinen inoiz urruti Borondate handikoa zinen hori zen zure ondarea Gure gogoan izando dugu betiko irrifarrea

Zure agurrak gure bihotza minaren malkoz bete du gure artetik joan zarela ezin sinetsi gaude gu. Orain bakean bizi zaitezke zeruetako aingeru, izan zaitugu umorearen ta kemenaren eredu Zu oroitzean begiak itxi Ta irri bat ikusten dugu. Denbora luzez aritu gara langile ta maitekiro nahiz ta bizitza itzali zaizun Goxo-goxo ta astiro Zurekin harro egon gaitezen badugu nahiko motibo Nahiz ta banatu beharra dugun baietz elkartu berriro oroitzapenak batuko gaitu hala nahi dugun aldiro

ta de la ikastola. Han participado todos los alumnos de 3º y 4º curso. Este año ha sido elegido el logotipo que ha dibujado Gurutz Artola.

hemen gatoz

31

Maria Eugenia, Jone eta Eli

1 Hirurogeita hamaseigarren urtearen oroimenak, zuei begira jarri ezkero bor-bor datozkit gaur denak. Hilotzen kanpai ozen artean gazte amets zoroenak. Hernani aldean elkartu ginen trapezista sutsuenak, sarerik gabe salto egiteko zalantzik ez genuenak.

2 Itxaropena bihotz betean, etorkizuna aurrean, aldarrikatzen genuen hura praktikan jarri nahiean. Klase diferentziak hautsita kide berdinen artean, eskola euskaldun, eskola dohain eskola ireki batean, guraso edo langile izan elkarren pare parean.

3 Pertsona libre eta duinak nahi genituen munduan, geure buruaren jabe izan besteak hartuz kontuan. Bakoitzak zuen onena emanez bakoitzaren erritmuan, «gehiago du(e)nak gehiago zor du» sinisten genu(e)n orduan, guraso, ume, langile, herritar, familia baten moduan. 4 Gaur hemen gaude zuei begira eta nahi genuke mintza Maria Eugenia, Jone ta Eli hor hiru eguzki printza. Ikastola bat eraikitzeko ai! Izan zenuten ditxa, zuen ideiak ekintza bihurtuz maitatuz irakaskintza. Miloi bat muxu bihotz batean irudikatuz bizitza.

hemen gatoz

56. zenbakia. 2012ko ekaina